2007-05-28

Informatika Bigarren Hezkuntzan (© Mikel Huerta Romero)

Ekarpenaren egilea: Maite
Ikasgaia: Informatika
Maila: DBH-Batxilergoa
Egilea: Mikel Huerta Romero

Informatika Bigarren Hezkuntzan (© Mikel Huerta Romero)


Inforbh web guneak Bigarren Hezkuntzako Informatika irakasgaiaren inguruko hainbat baliabide eskainatzen ditu. Helburua erabilpen orokorreko programak irakastea da. Baliabide hauek Batxilergorako daude pentsatuta, baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako ere erabilgarriak dira. Dena den, programa horien erabilera ikasi nahi duen edonork aukera du hemen eskaintzen diren baliabideak erabiltzeko.

2007-05-06

GERRAKO HAURRA

Espainako gerra zibilaren ondorioak Euskadin

Ekarpenaren egilea: Maite
Ikasgaia: Historia
Maila: DBH/1.Batxilergoa
Hizkuntzak: Euskara/Gaztelania

WEBQUEST

"Hasteko,Espainiako Gerra Zibilaren ezaugarri nagusienak aztertuko dituzue: iraupena, aurka egindako bandoak, lurraldeak, pertsonaiak...e.a.
Datu horiek jaso eta gure jarraibideak bete ondoren, horma-irudia gauzatuko duzue eta gelan ikusgai jarri.
Ondoren, gerrako haur bihurtuko zarete, hau da, 1937. urtean biztanleen kontrako erasoen kausaz, beste herrialde batzuetara erbesteratuak izan ziren haurrak izango zarete. Familia, eta etxea utzi eta beste herrialde batera joan beharko duzue. Haur horien lekuan jarriko zarete eta egunerokoa idatziko duzue: nortzuk zareten, erbesteko eguneroko bizimodua azalduko duzue, zuen pozak eta tristurak...
Bukatzeko, egin dituzuen horma-irudia eta egunerokoa aprobetxatuz, zuen adizkideei ahozko azalpena egingo duzue"

WEBQUEST ATMOSFERA


WEBQUEST ATMOSFERA

Ekarpenaren egilea: Maite G
Ikasgaia: Natur Zientziak
Hizkuntza: Euskara
Maila DBH 1. zikloa
"Zuek Arteta planetakoak zarete eta urte batzuk daramatzazue Unibertsoa esploratzeko zereginean. Espazio-ontzian bidaiatzen ari zaretela Lurra bisitatzeko agindua jaso duzue, bere Atmosfera ezagutu eta aztertzeko.
Beraz Lurrerantz abiatuko zarete, hurrengo egunetan eginkizun garrantzitsu hori aurrera eramateko..."