2008-02-12

:: berde-berdea ::

:: berde-berdea ::

IKASGAIA: NATUR ZIENTZIAK, AEO, AGENDA 21
MAILA: DBH
HIZKUNTZA: EUSKARA, GAZTELANIA
MATERIAL MOTA: WEB GUNEA, DOKUMENTOAK
EGILEA: KUTXA SOZIALA
HELBIDEA:http://www.berde-berdea.net/fase5/eus/index.asp



Zer da berde-berdea?
Hau guztia: 18.000 ikasle, ehunka irakasle eta 100 ikastetxetik gora –Gipuzkoako ikastetxe guztien % 90—ingurumena lantzen.
Eginkizun horretan, baliabide ugari dituzte eskura: interneta, animazioak, GPSa, etab., eta honako gai hauek lantzen: bioaniztasuna, ura, klima-aldaketa, atmosfera-kutsadura, lurralde ekologikoak...
Gainera, ahalegin horretan, diru-laguntza oparoak lortzen dituzte natura eta ingurumena hobetzea helburu duten zenbait erakunde eta elkarterentzat –lortua dute, dagoeneko, 36.000 eurotik gora--.
Kutxako Gizarte Ekintzaren ekimena da Berde-berdea, Gipuzkoako gaztetxoei zuzendua, eta honako helburu hauek ditu: ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta gaztetxoak haren aldeko ekintzaile bihurtzea.
Teknologia berrien laguntzarekin (animazioak, GPS, galdeketak, koadernoak...), hainbat gauza aztertu eta ikasten dituzte gaztetxoek: nolakoa den bizi diren lekua, zein ingurumen-arazo dauden munduan, zer egin den egoera hobetzeko... eta baita zer egin dezaketen eurek ere ingurumenaren alde. Horretarako, bost gai lantzen dira: bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoagoak eta klima-aldaketa.

iruzkinik ez: