2008-03-14

Santimamiñeko kobak Bisita birtuala

IKASGAIA: GEOGRAFIA-HISTORIA
MAILA: GUZTIAK
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: BERRIA
EGILEA: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
HELBIDEA:Santimamiñe birtualki ikusteko aukera izango da larunbatetik aurrera - eitb24.com

SANTIMAMIÑEKO KOBAZULOAK
Santimamiñe birtualki ikusteko aukera izango da larunbatetik aurrera

Arkeologoek gomendatuta, kobazuloa 2006ko azaroan itxi zuten eta orain pantailaren bidez ezagutzeko ibilbide birtuala prestatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Santimamiñeko ermitan.
Santimamiñeko kobazuloak, gaurtik aurrera, berriz ere ikusteko modua izango da, baina ez lehen bezala. Kobazuloaren sarreraraino bakarrik sartzeko aukera edukiko dute bisitariek. Santimamiñeko labarretako irudi famatuak, berriz, birtualki hiru dimentsiotan ikusgai izango dituzte Santimamiñeko ermitan. Bihartik hasita bisitatu ahal izango da, aurretikan hitzordua eskatuta.
Pantaila estereoskopikoan, bisontea, zaldia, 'arrautza frijitu' famatua... kobazuloaren barrualdeko edukiak ikusteko aukera izango dute bisitariek. Horretarako egokitu dute gotzaindegiak utzitako ondoan dagoen ermita, interpretazio-zentro bihurtuz.
2006ko azaroan itxi zituen ateak Santimamiñek, kaltetua zegoenez neurri zorrotza hartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak arkeologoen gomendioei jarraituta. Argiak, eskailerak, burdinak… azpiegitura guztia kendu eta kobazuloa hustu egin zuten babesteko helburuarekin. 1916an aurkitu zutenetik ordura arte 1.000.000 bisitari jaso zituen.
Kobazuloaren sarreran plataforma bat jarri eta bertatik ikusi ahal izango dute bisitariek. Urtarrilerako martxan behar zuen ekimena atzeratu egin da eta 210.000 euroko aurrekontua du.
Langile talde batek egingo ditu gida lanak, Santimamiñeren balio artistiko eta geologikoak zabalduz aztarnategiaren ondarea kaltetu gabe. Sarrerari dagokionez, bost euro ordaindu beharko dituzte nagusiek eta taldeka doazenek hiru.
Nola Bisitatu
Asteartetik igandera goizeko zein arratsaldeko ordutegia du ibilbideak eta zita eskatu daiteke 94 465 16 57 edo 94 465 16 60 telefonoetara dei eginez, edota santimamine@bizkaia.net helbide elektronikoaren bidez.


iruzkinik ez: