2008-10-25

GERRA HOTZAREN ONDORENGO MUNDUA


IKASGAIA: HISTORIA+GEOGRAFI
MAILA: DBH+BATXILERGOA
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: WEB QUEST
EGILEA: OSTADAR LAN TALDEA
HELBIDEA: GERRA HOTZA
INGELERAZKO BERTSIOA: POST-COLD WAR

Gerra Hotza deituriko epea, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, mundua bitan banatua zegoen hura, 1989an amaitu zen ofizialki. Esan daiteke, XXI. mende hasiera honetan ezagutzen dugun mundua, orduan hasi zela eraikitzen. Munduaren banaketari amaiera eman zion ekintza hark bazirudien bakea ziurtatuko zuela, baina hori ez zen horrela gertatu. Hainbat eta hainbat gertaera izan ziren ondoren: batzuek bakea bideratu zuten hainbat lekutan, baina beste batzuek, aldiz, sekulako lehiak eta gatazkak sortu zituzten.
1989an Sobietar Batasuna desegin egin zen, sistema komunista erori egin zen, baina horrek ez du ekarri kolore bakarreko eta ideologia bakarreko mundu baketsurik. Arazo ugari daude eta ez dirudi laster amaituko direnik. Sistema komunistaren gainbeherak, adibidez, hainbat arazo sortu zituen, SESBren desegitea eta EIEren sorrera barne.
Ekintza horiek gaur egungo munduaren oinarriak ezarri zituztenez, EITBk erreportaje sail berri bat egin nahi du horiei buruz: Gerra hotzaren amaiera, gaur egungo munduaren sorrera izenburupean. Zuen lana, taldeka, bakoitzak haietako gertakizun bati buruzko aurkezpen multimedia erakargarri bat prestatzea da, bereziki gaur egungo munduan izandako eragina azpimarratuz, ondoren guztiak bilduz erreportajea osatzeko.

iruzkinik ez: