2009-05-23

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA


IKASGAIA: EUSKARA

HIZKUNTZA: EUSKARA+GAZTELANIA+INGELESA+FRANTSESA

MAILA: BATXILERGOA

MATERIAL MOTA: WEB GUNEA

EGILEA: EUSKO JAURLARITZA (KULTURA SAILA) + GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

HELBIDEA: SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA


Zertarako sortu zen?
Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan ditugun gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko. Euskal Herrian hizkuntza normalizazio prozesuan inplikaturik dauden erakunde eta taldeentzat –pribatu, publiko, zein gizarte mailako- arlo zientifiko-aplikatutik datuak, metodologiak, eta bestelako materialak eskaintzeko egitasmoak lantzen ditu, jarduteko moduaren gaineko ezagutza eta, ondorioz, normalizazio ahaleginen emaitzak hobetzeko. Nondik dator?
Proiektu honen inguruko lehen urratsak, bere garaian, Quebec-etik bueltan, Erramun Baxok doktoreak proposatu zuen ideia baten inguruko hausnarketatik abiatu ziren: gure herrian CIRBren antzerako gune bat sortzearen egokitasuna.
2000ko azaroan “Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen” SINPOSIUMa antolatu zen Gasteizen eta bertan arloko teknikari eta aditu talde zabal batek diagnosi horrekin bat egin zuen eta handik abiatu zen zenbait erakunderen arteko lankidetza (Lankidetza protokoloa I eta II), gerora definitzen eta osatzen joan dena.

iruzkinik ez: