2009-05-30

TOPAGUNEA: EUSKARA ELKARTEEN FEDERAZIOA


IKASGAIA: EUSKARA
HIZKUNTZA: EUSKARA
MAILA: DBH + BATXILERGOA
MATERIAL MOTA : WEB GUNEA
EGILEA: EUSKARA
HELBIDEA: TOPAGUNEA
ATAL INTERESGARRI BAT: IRAKURRI GOZATU ETA OPARITU

Topagunea 1996 urtearen bukaeran sortu bazen ere, euskara elkarteen oinarri izan zen euskararen aldeko gizarte mugimendua 80ko hamarkadaren erdi aldean hasi zen indartzen. Garai hartan sortutako mugimendua hitz eta kontzeptu berriak plazaratzen hasi zen: "Ez da nahikoa euskara jakitea. Iraungo badu, nonahi eta noiznahi erabili behar da". Horretarako euskara elkarteak sortu ziren, euskaldunon bilgune.
Baina zer dira euskara elkarteak? Helburu bera duten elkarteak dira: euskararen normalizazioa, hain zuzen. Hau da, Euskal Herrian, eta tokian-tokian, euskaldunek euskara erabili dezaten nahi dute, hala etxean, nola gizarteko edozein esparrutan, eta zeinahi eginkizunetan.
Euskara elkarteak jardun eremuak ezaugarritzen ditu. Familian, auzoan, lagunartean, herrian, lanean,... normalizatu nahi dute euskara, lehenbizi; hots, pertsona bakoitzaren inguru hurbilenean. Horregatik, tokian tokikoak dira euskara elkarteak, herritar euskaldunek talde lanean sortuak.
Euskara elkarteek antzeko egitasmo eta jarduerak dituzte, betiere egin edo ezartzen diren lekuan euskarak duen egoerara egokituak. Hori guztia era programatuan egiten dute, hizkuntza gatazkarik sortu gabe eta gizarteak nahiz erakunde publikoek euskararen normalizazioan duten erantzukizuna eskatuz.
Euskara elkarteek eta Topaguneak euskaraz bizitzeko egitasmoak prestatu eta garatzen dituzte, euskaldunak elkartzen, euskaldun berrientzako erabilera programak egiten, hedabideen bitartez herri eta eskualdeko informazioa lantzen, haur eta gazteei aisialdirako euskarazko alternatibak eskaintzen, euskarazko kultur jarduerak antolatzen, herrietako elkarte eta erakundeekin hizkuntzaren erabilera sustatzeko hitzarmenak sinatzen,...
Topaguneak euskara elkarteak sustatu eta beraientzako zerbitzuak antolatzen ditu, beti ere euskara elkarteen lana errazteko. Horrela, federazioaren zertarako behinenak dira kide dituen bazkunen esperientziak trukatzea, zerbitzu nahiz programa adostuak eta komunak osatzea eta elkarteen solaskide izatea, erakundeen aurrean.
Hori da Topagunea, euskara elkarteen federazioa, egunetik egunera hazten ari den espiral handi bat.

iruzkinik ez: