2010-10-04

ESTATISTIKA ESKOLARA

IKASGAIA: MATEMATIKA
MAILA: DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA EUSKARA + GAZTELERA+ INGLESA
MATERIAL MOTA: WEB GUNEA
EGILEA: EUSTAT
HELBIDEA: www.eustat.es/eskola/


Eustat Eusko Jaurlaritzako estatistika erakundea da, eta bere web gunean atal berria sortu du www.eustat.es/eskola/ helbidean, irakasleentzako lanabes erabilgarria izan nahi duena. Beraz, web horren eduki nagusia material didaktikoa da, zeina lagungarri izango baitzaie irakasleei eskolak prestatzeko , eta estatistikarekin erlazionatutakoarekin aritzeko atazak eskura eduki ditzaten.

Eustaten eskola webean 14 unitate didaktiko daude euskaraz eta gaztelaniaz eta 4 ingeleraz. Unitate bakoitzean 10 eta test 1 daude. Atazak PDF dokumentuak dira eta bertan ikasgelan gai estadistiko konkretu bat lantzeko jarraibideak ematen dira.

Gainera 4 webquest, jolasak, okerrak bilatzeko ariketak, altxorraren bilaketa eta Eustatek eskaintzen duenaren aurkezpena topatuko ditugu.

Zuen interesekoa izatea espero dugu.

iruzkinik ez: