2010-12-25

30 FILM EUSKARAZ EITB.COM

 IKASGAIA: EUSKARA
MAILA: GUZTIAK
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: FILMAK ONLINE
EGILEA: EITB
HELBIDEAK: FILMAK
Helbide honetan http://www.eitb.com/kultura/zinema-euskaraz/ 3o film ikusi dezakegu dohain streaming bidez EITBri esker.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Zinema Euskaraz programa aurkeztu dute gaur: helburua, hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera erraztu, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatzeko aukera bultzatu, eta euskara kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatzeko asmoz.
Zinema euskaraz Gabonetan da programaren lehen fasea, eta bigarren faseak 2011 urte osoa barne hartuko du. Honi esker, zinema-aretoetan 20 film euskaraz ikusi, beste 27 DVD formatuan saldu eta kulturklik.net eta eitb.com webguneetan doako 30 film baino gehiago streaming bidez ikusteko aukera bultzatuko da, abenduaren 22tik aurrera.
irakurri gehiago

iruzkinik ez: