2012-11-06

FORMA BEGIRADAN

IKASGAIA: MATEMATIKA + PLASTIKA
MAILA:  DBH
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: WEB GUNEA: IBILBIDE DIDAKTIKOAK
EGILEA: ELIXIR FILMS
HELBIDEA: FORMA BEGIRADAN

Aurkezpena

Ongi etorri “Forma Begiradan” ibilbide didaktiko honetara.
Euskal Herriko kaleetan dauden eskulturetara gerturatzeko aukera eman nahi dizuegu, batez ere DBHko ikasleak zareten guztiei.
Azken 25 urteotan 400 eskultura baino gehiago kokatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haietako asko garrantzi handiko erreferenteak dira gure hirietan. Egileei, eskultoreei dagokienez, horietako batzuk ospe handikoak dira nazioartean, hala nola Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Henry Moore, Jeff Koons, Salvador Dalí, Louise Burgeoise, Markus Lüpertz…
Artista hauek guztiek gure Erkidegoan jarri dituzten eskulturen berri izateko, “bost ibilbide” birtual aurkituko dituzue Forma Begiradan, eta hauexek dira: Donostia, Tolosa, Bilbo, Gernika eta Gasteiz.

Aurkezpena:
Ibilbide bakoitzean sartzen zaretenean mapa bat aurkituko duzue: bertan azaltzen diren eskulturetara nabigatzeko aukera ematen dute.
Maparen azpian beste bost esteka ikusiko dituzue:

Ibilbideak:
Ibilbideen orri nagusia da, eta honako informazio hau dakar:
- Eskulturak kokatuta dauden herriaren informazio orokorra.
- Eskulturak: Eskulturen sustatzaileen datuak, ibilbidearen gune interesgarriak, eskulturen irudiak eta azpimarragarriak diren beste datu interesgarri batzuk.
- Informazio gehiago: Atal honetan, eskulturak bisitatu nahi badituzue, baliagarria izango zaizuen informazioa ikusteko aukera izango duzue. Nola iritsi tokira, non lortu informazio gehiago, oinarrizko bibliografia, eta abar.
- Ibilbidea: Atal honetan, ibilbidea ikusteko aukera ematen duen bideoa duzue.

Egileak:
Eskultura horiek egin dituzten artisten “datu biografikoak”, haien lanaren ibilbidearen garapena, obra garrantzitsuenen informazioa…

Eskulturak:
Artelan bakoitzaren deskripzioak, irudiak eta, gehiago jakin nahi duzuenontzat, artikuluak, elkarrizketak, web-orriak, etab. ikusteko eta irakurtzeko aukera izango duzue.

Jarduerak:
Ibilbide bakoitzean ikasi duzuena praktikan jartzeko, jolasak eta hainbat ariketa egiteko aukera izango duzue.

Irakaslearen atala:
Eskultura publikoaren gaia eskolan jorra dadin, “Forma Begiradan” web-orri honen bidez, DBHko irakasleei ere laguntza eskaini nahi diegu. Bertan, arte-hezkuntza orduetan gelan lantzeko hainbat jarduera eta iradokizun planteatzen ditugu. Atal honetan hainbat estrategia didaktiko eskaintzen zaizkie DBHko irakasleei, arte publikoarekiko esperientzia ulertzen, interpretatzen eta deskodetzen lagun diezaieten beren ikasleei.

Aukera gehiago.
Maparen goiko aldean lau esteka dituzue: ibilbide batetik bestera azkar joateko balio dute, eta orriaren eskuinaldean, hiru ataletan banatuta dauden estekak dituzue: sakatu eta ibilbide bakoitzean dauden eskulturetara edo egileengana eramango zaituztete.

iruzkinik ez: